Proiektuaren sarrera


Eskolak haurrari bere pertsona garatzeko eta ezagutzak eskuratzeko aukera eskaintzen diola esaten da. Lurraldearen testuinguruak garrantzia handia du eta eskolaren berezitasunak markatu ditzake, curriculumeko parte garrantzitsua bihurtuz. Euskal Herriak baditu hainbat bereizi beste lurraldeengandik bereiztu eta berezi, gure, egiten dituenak. Berezitasun hauei kultura, hizkuntza edota nortasuna dei diezaiekegu, baina baita kirola ere. Herri Kirolak dira, pilota jokoaz gain, herri honek bereak dituen jokoak eta baita bertan sortuak ere. Baserrietako lanetatik hasi eta plazara salto egin duten fenomenoak dira herri kirolak, gu gureak, baina azken hamarkadetan beherakada handia jaso dutenak. Beste askoren artean, saskibaloiak, eskubaloiak eta batez ere futbolak, herri kirolen esparrua asko lausotu dute, eta komunikabideen aldetiko babesa ere eskasa da. Gaur egungo haur eta gazteek ikusten duten hura praktikatzen dute eta ez da Herri Kirolen kasua.

Guk HUHEZI fakultateko Maria Echavarria, Unai Ormaechea eta Larraitz Esnaolak Herri Kirolaren aldeko apustuak eskolatik, hezkuntza esparrutik hasi behar duela kontsideratzen dugu, hezkuntza bera baita gizartea aldatzeko instrumentu egokia. Blog honek Haur Hezkuntzan hasita, Herri Kirolak martxan jartzeko proposamen eta materiala eskaintzen du, bai eta pausoz pausoko ordena ere. Ezagutzak praktikarako aukera eskaintzen du eta praktikak era berean errealitate bat eraikitzen du, hau da, herri kirolen ezagutzak, praktikarako aukera eta praktikak berak era berean kirol hauek gure gizarteko errealitate izatea. Eskolak, haurrak txiki diren momentutik egoera hau lantzeko aukera du, aukera bikaina.

¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar