Bertso zaharrak


Harri jasotzeari jarritako bertsoak

Deskribapena: Harria altxatzearen inguruko desafioari jarritako bertso zaharrak. Desafioan Arteondo - Bittor Zabala- eta Aritza - Pedro Mari Txurruka- ditugu hizpide.


Bitor Zabala Itziar´tikan

Aspaldi zan ojuka,

arri jasotzen Euskalerrian

iñork nahi bazion joka;

Mutriku´tikan erantzun zion

Pedro Mari Txurruka.

Itziartarrak bigarren aldiz

lau bider jaso eta utzi,

ogei ta bat eta hamairu zeuden,

nekatu zan eta utzi,

dudarik gabe galduko zula

egin zitzaion iritzi.

Gizalegian bihar dan bezela

esku emanaz alkarri,

dudarik gabe esan zeikian

elkar ondo zuten neurri,

etxerakuan gorrotorikan

batere etzuten ekarri


Aizkolarien inguruan jarritako bertso zaharrak

Deskribapena: Ondorengo bertsoak Santageda eta Atxurmendiren aizkora lehiari jarritakoak dira. Bertan lehiaren zein bakoitzaren berri ematen da.

Papera ta dirua

mingañetan bazan,

trakets asko egiña

kale eta plazan;

jokuba ere bastante

interesa bazan;

hiru mila pezeta

zeñentzako izan.

Aizkoran jokatu

gu bi aizkolari,

oso langile ona

Jose Martin ori,

balio ez duanik

ez esan iñori,

irabaztia kosta

Santa Agedari.

Intentzio zitalik

ez det iñorentzat,

gorrotua txarra du

bakoitzak beretzat,

elkar ikustia

tokatutzen bazat,

trago bat izango det

Jose Martiñentzat



Arraunlarien inguruan jarritako bertso zaharra

Deskribapena: Emakume arraunlariez ere jarriak izan ziren bertsoak, "batelerak" bezala ere ezagun zirenak. Pasaiako herriko emakumeez kantatzen da, 19. mendearen bukaeran koka daitekeen bertso honetan.

Emakumiak ere

daude indarrian

egurrezko armakin

uraren gaiñian;

usatubak daudela

orlako lanian

auten pasayak fama

dauka arraunian.


¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar