Irakasleen esku-hartzea
Behin aurrezagutzak landutakoan, azalpenaren txanda izango da. Azalpenak argia eta zehatza izan behar du, asko luzatu gabe alegia eta motibagarria (eranskinetan guk egindako zenbait aurkezpen duzue ikusgarri. Horietako batzuk kontakizun moduan daude azalduak eta beste batzuk ipuin moduan. Bideo horiek haurrei jarri edo bertako informazioa barneratu eta zuek zeuok haurrei aurkeztea gomendatzen dugu. Horretarako, jarraian herri kirol bakoitza aurkezteko zenbait kontaketa/ipuin aurkezten dizuegu idatziz). Bestalde, azalpen hori aberasgarriagoa izan dadin, bideoak eta argazki gehiago tartekatzea gomendatzen dugu. Aipaturiko material hori ezinbestean hezitzaileak aurretik landua eta ikusia izan beharko du, horrela, aurkezpenak zentzu gehiago izango du. Hori horrela, jarraian herri kirolak aurkezteko gure proposamenarekin batera, aurkezpena egiteko erabili ahalko liratekeen zenbait iturri aurkeztuko dizkizuegu