
Ekintzara bideratuz
Herri kirolak landuz
Gure proiektu honetan, eskolan Herri Kirolei tokia egitea pentsatzen dugun honetan, adinak garrantzia handia du. Haurren adinak bere beharrak zein diren argitzen digu eta hori dela eta irakasleak egingo duen esku hartzea ezberdina izango da. Haur Hezkuntza bi ziklotan banatzen dela jakina da, 0-3 eta 3-6 urteen artean, eta horien arabera gure nahiak moldatuak dira. 0-3 urte bitarteko haurren kasuan ez dugu ekintza gidaturik sartuko edo erakutsiko, gure interesa adin hauetan Herri Kiroletako materialaren interesa sortzea baita soilik, behin interes hori piztuta 4 urterekin jada lanketa hasteko.
Aurretik emandako pausu guztiak eta gero, jada 4-6 urte bitarteko haurrari, Herri Kirolak eskolan praktikatzen hastea egokitzen zaio, ezagutza jolasetatik, praktika jolasera iragotzea. Horretarako baina Herri Kirol bakoitza eskolan dauden baliabideetara, haurretara, eta segurtasunera egokitu beharrak daude. Jarraian 4 urtetik gorako haurrek eta haurrekin (moldatu ezkero 3 urterekin zenbaitzuk ere posible ikusten ditugu) Herri Kirolak esploratzeko proposamenak aurkezten dira.
Txinga jokoa: Txingak bere bereizgarririk badu, hori bere pisua da, izan ere, horretan datza eta txinga jokoa, pisu handiko bi objektu alde batetik bestera zenek gehiagotan garraiatu. Logiko da baina, haurrek ezin dutela txingek duten pisurik garraiatu eta beraz, material berria sortu beharko da. Sortutako materialak txinga batek dituen berezitan berak eduki beharko ditu, funtzio berdina bete dezan alajaina: helduleku on bat eta pisua. Irakasleak txingen zirkuitu bat markatuko du, eta ekintza azaldu, haurrek ondoren ulertu eta praktika dezaten. Hori dela eta hona hemen txingak bezala erabili daitezken elementuak:
- 5 litroko ur botilak: Ur botila hauek duten bereizgarria, plastikozko heldulekua on bat da eta hau gutxi balitz, barruan izandako ur kantitatearen arabera, karga bat edo bestea hartzen du, hau da, pisua neurtu egin daiteke. Pisuak haurraren araberako izan beharko luke.
- Erosketetako poltsak: Erosketetako poltsek ere heldu leku onak dituzte eta barrua toki asko. Poltsa barruak objektu desberdinez beteta, pisu bat edo bestea hartuko du, ur botilaren kasuan gertatzen den bezala. Poltsak sendoa izan beharko luke. Pisuak haurraren araberako izan beharko luke.
- Hirugarren aukera egurrezko txingena da. Burdinak baino askoz eta karga gutxiago du egurrak eta ez du zailtasun handirik eraikitzeko arotz bati eskatu ezkero.
Giza proba: Giza probak bereizgarri bat baldin badu, hori pisu handia duen harriari tira egitearena da, baina Haur edota Lehen Hezkuntzako haurrentzat hori ezinezkoa da. Hori dela eta helburu berdina (pisua tiraka alde batetik bestera eramatea) eta itxura berdintsua (objektu pisutsua eta tira egiteko zerbait) duen zerbait beharko genuke. Irakasleak giza probaren zirkuitu bat markatuko du, eta ekintza azaldu, haurrek ondoren ulertu eta praktika dezaten. Hori dela eta hona hemen, giza probarako erabili daitezken elementuak:
- Eskola edo gune askotan ikus daiteke, gurpil pneumatiko bati lotua dagoen katea eta kate hori bera berean, heldu leku bati atxikita doan objektua. Objektu honetan, pisua duen zerbait, askotan haur bat, pneumatikoaren gainean ezartzen da eta beste haur batek edota batzuk tira egiten dute. Azken batean honek, giza probaren funtzio eta itxura du.
- Eskolatako psikomotrizitate gelatan, oso maiz koolore eta forma anitzetako blokeak aurkitu daitezke. Egin beharrekoa lauki edo laukizuzen diren blokeak hartu eta hauei inguruan soka bat lotzea da. Horrela, haurrek sokatik tira egingo luke, bloke arrastan emanez, giza probaren funtzio alajaina.
Sokatira: Sokatira eskolara eramateak ez du aurreko edo ondorengo jokoek bezalako zailtasunik, haurrek soka bati tira egiteko, ez dute eta inongo zailtasunik.Hori bai irakasleak azalpena eta arauak erakutsi beharko ditu. Alabaina, oso interesgarria litzateke, haurrek sokatira lur zoru desberdinetan egitea, sokatira profesionala gauzatzen den eran. Hona hemen ideia batzuk:
- Baldosen gainean.
- Irristakorra den lurzoruan.
- Arean.
- Belarretan.
- Hormigoi gainean.
Harri jasotzea: Txingak eta giza probak duen bereizgarri bera du harri jasotzean, hau da, pisua. Harri-jasotzaileek harri oso pisutsuak sorbaldaraino jasotzen dituzte, baina gure haurrek ahalakorik egin ezin dutenez, funtzio berdineko beste material batekin jokatu behar dugu. Irakasleak harria altxatzeko pausuak eta helburua azaldu beharko ditu.
- Harri borobilak irudikatu nahi baditugu, tamaina eta pisu desberdinetako baloiak, ideia onak dira.
- Borobila ez den beste formetarako, psikomotrizitate gelan aurkitu daitezkeen blokeak erabili daitezke, hauek aukera anitza ematen baitute. Aipatutako bi objektu hauek, arinak dira eta forma aldetik idealak.
- Harria baina sortu ere egin daiteke. Tamaina ertaineko kaxa bat topatu eta margotu egin beharko litzateke, bai eta ongi itxia dagoela ziurtatu ere. Behin lehortzen denean, eskuak sartzeko zuloak egingo dizkiogu.
- Txingekin pasa bezala, hirugarren ideia egurrezko harria eskuratzea da.
Arraunketa: Arraunketaren arazoa ez da horrenbeste pisua, baizik eta uretako testuingurua eta praktikatzeko behar den traineru eta arrauna. Honek ez du esanahi baina, arraunketarik praktika ezin daitekeenik eskolan. Irakasleak jolasa eta bere helburua azaldu beharko du. Egin behar dena, arraunketak simulatu dituen ariketak bilatzea da. Hona hemen zenbait proposamen:
- Maindire handixamar bat hartu eta lurrean ipini behar da (lurrak maindirea irristatzeko adinakoa izan behar du). Behin lurrean, baina maindire gainean eserita, bidea atzeraka egin beharko du, bere esku eta zangoen soilik baliatuz.
- Ondorengo ariketa taldean egitekoa da. Haur talde bat traineru baten eran, bata bestearen atzean eseriko dira. Helburua beren tokia soilik posizioz aldatu, taldeak bidea egitea da. Horretarako beti aurrera begira eserita dagoenak, altxa eta ilerako azkenaren atzean eseri beharko du. Lehena dagoenak ezingo du altxa, azken jarri behar dena eseri aurretik. Honela "trainerua" mugitu egingo da eta lasterketak ere egin daitezke.
- Arraunean ibili nahi badugu gure arraun propioa eduki beharko dugu ezta? Hau sortzeko makil erdain bat, esne edo zuku brik bat eta nahi bada elementu itsaskorren bat dira. Hasteko eta behin makila onak direla ikusiko da, ez oso lodiak eta ez eta oso finak ere. Ondoren haurrek, etxetik ekarritako litroko brikak margotuko dituzte eta behin amitutakoan lehortzen utzi. Behin brikak lehortuta makila baino txikiagoa dena zuloa egingo zaio, ondoren makila sartzean bakarrik handitu eta makila bera finkoago gera dadin. Nahi bada, zuloa kola eta "zelorekin"finkatu liteke. Jada prest edukiko genuke gure arrauna.
Sega: Benetako segak oso zorrotzak dira eta tamalez ezin dira haurren eskuetan utzi, arriskua handia baita. Hala ere, bada nola sega landu eskolan eta ariketak egin. Irakasleak helburua eta ekintza azaldu egin beharko du. Hona hemen sega eskolan lantzeko zenbait proposamen, haurrek esploratzen ikasi dezaten:
- Edozein makilak balio du segarena egiteko beti ere, haurrak motibatzen baldin baditugu. Hala ere, badira eskola askotan hockeyan jolasteko makilak, eta nolabait segaren forma dutela esan dezakegu eta beraz berarekin jolas dezakete segan. Alabaina egia da, plastikozko segak saldu ere egiten dituztela merke, zenbait mozorro dendatan.
- Ezin jarri ditzakegu haurrak belarra mozten, aurretik esandako materialarekin, baina funtzio bera irudika dezakegu jolasekin. Lur desberdinetan egin daiteken ekintza da hauxe (belarretan esanguratsu): bidean zehar objektu desberdinak jarri behar dira, bide baten antzeko bat eginaz (puskatzen ez diren objektuak behar dute). Ondoren haurrak "sega" eskuan, bidearen beste aldera iritsi beharko du, bidean dauden objektuak "segaz" kenduz, "belarra moztu balu bezala".
Aizkolaritza: Segaren kasuan bezala, aizkora bat haur baten eskutan uztea gauza guztiz arriskutsua da eta beraz aizkolaritzaren funtzioa, aldatu egin behar da haurrentzako jolas bihurtuz. Irakasleak ekintza azaldu eta helburua zein den erakutsi beharko du. Hona hemen aizkolaritza lantzeko gure proposamena.
- Ekintza honetarako edozein makil izango da erabilgarria, eta era berean baita hiru edo lau pilota txiki ere. Ekintzaren gauzatzea: Haurrak (zutik dela) bere bi hanken artean jarriko ditu pilota guztiak eta jarraian bi eskuekin makila eutsita, hanken artean dituen pilotei jotzen saiatuko da, bertatik makil kolpez denak kentzen saiatuz. Gauza bera egin daiteke, pilotak psikomotrizitateko bloke zilindriko baten gainean jarrita, izan ere kasu honetan, haurrak makila erabilita pilotak kolpez kentzen saiatuko dira eta.
Trontza jokoa: Aizkolaritzaren kasuan bezala, trontza bat haur baten eskutan uztea gauza guztiz arriskutsua da eta beraz trontzaren funtzioa, aldatu egin behar da haurrentzako jolas bihurtuz. Trontza gauza zehatza da, eta ez da erraza eskolara eramatea. Irakasleak ekintza azaldu eta helburua zein den erakutsi beharko du. Hona hemen trontza lantzeko gure proposamena.
- Trontza jokoa egiteko hiru haurren beharra izango da, eta beharko den materiala, makil luze bat, makila motzako bat eta erdian zulo bat duten xafla borobilak izango dira. Jokoaren gauzatzea: Lehen haurrak makil luzeena hartuko du eta barruan (xaflek zuloa dutelako) zulodun objektuak sartuko ditu. Ondoren beste bi haurrek, bakoitzak ertz batetik, makil motzena hartuko dute, eta beste haurraren alde banatara jarriz eta makila erabiliz, objektu guztietaik makilatik ateratzen saiatuko dira. Egurrezko materiala izateak, sakontasun gehiago emango lioke.
Lokotxen jokoa: Lokotxen jolasa eskola askotan ematen da eta hori gauzatzeko erraza delako da. Jakina da lokotx bilketan ibiltzeko, lokotxak (benetako zein, egurrezkoak) eta saskia. Lotxak distantzia batekin eta lurrean ezarrita, bilduak eta saskiratuak izango dira haurrengandik.
Azken aipamena: Dokumentu honetan egindako aipamenak proposamen hutsak dira, eskolako irakasle zein profesionalek hartu eta beren ezaugarrietako moldatu ditzaketenak.
Jolasaren desafio didaktika