Zein hobe, idiaren jabe.

Gure inguruan inoiz feria ospetxurik bada, hori ordizian soaptzen dena da. Bertan, barazkiak, eskuz eginiko pilotak, opilak, zaldiak, oilarrak, edota idiak aurkitu daitezke, beste gauza askoren artean. Joxeri bere baserriko idia gaixotu egin zitzaion eta ordiziako ferira joan zen, idi berri eta eder bat erosteko asmoz. Iritsi zen ferira eta egundoko burrunba zen bertan.

- Makailu freskoa, merke- merke.- zioen emakume saltzaile batek.

- Erosi, erosi nire oiloek arrautzak. Pilota bat baino handiagaoak.- ohiukatzen zuen beste dendari batek.

- Hara, gauza asko dago hemen. Baina non egongo ote dira idiak?- Pentsatzen zuen Joxek.

Pauso batzuk eman eta hantxe ikusi zituen hainbat nekazari, bakoitza bere baserriko ganadua saldu nahian.

- Behor honek, ederki egiten du korri.- zioen batek.

- Nire oiloek urrezkoa arrautzak ere jarriko lituzkete!- zioen beste saltzaile batek.

Joxe, behi eta idiak zeuden txokora iritsi zen eta han zegoen aukera anitzarekin harrituta geratu zen. Alabaina bereziki, bi jabe ezberdinen, bi idirekin txundituta geratu zen. Lurdes eta Antoniren idiekin.

- Kaixo egun on. Zuen bion idiak asko gustatu zaizki, baina zein erosi ez dakidala nago.- esan zien Joxek zalantzaz beterik.

- Horretan ez dago dudarik jauna, nire idiak ditu adarrik luzeenak.- esan zuen Antoni jabeak.

- Bai, baina nireak hortz hobeak ditu.- erantzun zuen beste idiaren Lurdesek.

Joxek jabeen esanak esan, zer egin jakin gabe jarraitzen zuen.

- Bai, baina gurdiari tira egiteko behar dut idia nik. Bietatik zeinek du indar gehien?- Galdetu zuen Joxek.

- Nire idiak jauna.- esan zuen Lurdesek..

- Baita zera ere, nireak azakr asko utziko luke atzean beste idi zahar hau!- erantzun zuen Antonik.

Joxek guzti hura ikusita, bi idien jabeak haserretu ez zitezen eta idi indartsuena zein zen jakiteko joko bat pentsatu zuen.

- Begira jaunok. Nik badut gurdi bat bezain handia den harri bat etxean. Harria zuen idiari lotu eta nire baserriari buelta gehien eman dizkionaren aberea erosiko dut, hori iazngo baita indartsuena.- azaldu zuen Joxek.

- Ongi da.-esan zuen Lurdesek.

- Galdu egingo duzu.- esan zuen Antonik, beste idi jabeak.

Apustua ahoz-aho azkar zabaldu zen eta apustuaren eguna iritsi zenean, inguruko jendea asko bildu zen Joxeren baserri inguruan. Festa bat zirudien hark. Lehenengo Antooniren idiari lotu zioten harria:

- Zorte on!- esan zioen Lurdesek irribarretsu.

- Nik ez dut, zorterik behar. Nire idiak baserriari emango dizkion buelta guztiekin jai duzu.- erantzun zion harrosko Antonik.

Joxek apustuari hasiera emanda, indartsu atera zen Antoniren idia. Guztira, 13 buelta eman zizkion baserriari eta harro zen egindako lanarekin. Jarraian Lurdesen txanda zen eta harria bere idiari lotu eta gero irteera eman zion Joxek.

- Lurdes, prest al zaude? Bat, bi eta hiru!- ohiukatu zuen Joxek.

Lurdesen idia ez zen Antonirena bezain azkar atera eta galdu egingo zuela uste zuten denek.

- Azkarrago joan behar du zure idiak Lurdes- zioen batek animatu nahian.

- Nire txakurra ere azkarrago ibiltzen duk!- egin zuen oihu Antonik.

Albaina, Lurdesen idia mantxo joanagatik gutxiago nekatzen zen, eta denbora gehiago behar izan bazuen ere, baserriari 20 buelta ematea lortu zuen.

- Ez da posible, ezinezkoa da.-zioen Antonik.

- Batzuetan gehiegi hizt egiten duzu, Antoni. Amaierara arte itxaron behar da.- erantzun zion Lurdesek.

Honela bada eta hasiera batean esan bezala, Joxek Lurdesen idia erosi zuen, hura baitzen indartsuena. Apustura hurbildu zen jendeari asko gustatu zitzaion jokoa eta apurka antzeko beste apustu batzuk egiten hasi ziren, zein idi zen indartsuena jakiteko. Gaur egun ere egiten dira oraindik gure herriko plazetan honelako jokoak, baina jada herri kirol bilatu dira. Idi- probak izena dute.




¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar