Ixabel eta Anderren apustua
Bazen behin etxe-zahar izeneko baserri bat, zelai berde eta txorien kantuz inguratzen zena. Baserri honetan bizi zen, beti irribarrez eta alai zebilen gure lagun Ixabel. Ixabel, oso neska arduratsua zen eta bere etxea berotzen saiatzen zen beti egurra bilduz, bere anai-arreba eta gurasoek hotzik jasan ez zezaten. Egurra lortzeko aizkora bizkarrean hartu eta basora joaten zen Ixabel, zuhaitzik garai eta lodienak moztu eta egurra sutan jartzeko. Egunero joaten zen Ixabel basora, baina ez zen bakarrik joaten, bere lagun Asierrekin baizik. Lagun oso onak ziren biak, baina beti lehian ibiltzen ziren ea zuhaitza nork lehenago botako.
- Beti neuk irabazten dut- esaten zion Asierrek harro-harro eginik Ixabeli.
- A bai, bihar ere irabaziko didazula uste al duzu ba?- galdetu zion Ixabelek.
- Noski baietz!- Erantzun Asierrek.
- Horren seguru bazaude, gauzatxo bat egingo dugu. Bihar zuk irabazten baduzu, nire hamaiketakoa emango dizut, baina nik irabazten badut, zuk zurea eman beharko didazu.- proposatu zion Ixabelek Asierri.
- Ondo da, baina ez ezazu pentsa irabaziko didazunik, oso indartsua naiz eta.- Erantzun zion barrezka Asierrek.
Hurrengo goizean eguneroko legez, Ixabel eta Asier iturri ertzean bildu eta basora joan ziren, bakoitza bere aizkora sorbalda gainean hartuta.
- Ekarri al duzu apustuan irabaziko dizudan hamaiketakoa Ixabel?- Galdetu zion harro Asierrek.
- Bai ekarri dut, baina kosta behar zaizu niri irabazten gero!- Erantzun zion Ixabelek.
Behin basoan murgilduta, elkarren ondoan zeuden bi zuhaitz hantzekoenak bilatu zituzten, biek irabazteko aukera berdinak izan zezaten. Enbor oneko bi Haritza topatu zituzten.
- Hauek moztuko ditugu.- Esan zuen Ixabelek.
- Ondo da. Hasi gaitezen ba!- Erantzun zion Asierrek.
- Onenak irabaz dezala. Bat, bi eta hiru.- Esan zuen Ixabelek, lehiari hasiera emanez.
Apustua oso lasai hasi zuen Asierrek, baina oso bizi bestalde Ixabelek, aurrea hartuz.
- Hartu dezala alde apur bat, gero harrapatu eta pasa egingo dut eta!- pentsatzen zuen Asierrek.
Alabaina Ixabelek geroz eta alde handiagoa ateratzen zion Asierri. Bere usteen kontra ez zen gai Asier Ixabel baino azkarrago zuhaitza mozteko. Halako batean Ixabelek zuhaitza erdibitzea lortu zuen.
- Lortu dut, aizkora apustua irabazi dut!- oihukatu zuen Elixabetek.
- Zorionak Ixabel, tori esanda bezala nire hamaiketakoa.- esan zion Asierrek.
- Ez Asier, oso ondo aritu zara zu ere eta merezi duzu hamaiketakoa.-erantzun zion Ixabelek.
Asier oso pozik jarri zen orduan eta moztutako egurra poltsa batean hartu eta hamaiketakoa janez, etxerako bidea hartu zuten biek. Asierrek baina bere harridura uxatzeko, honela galdetu zion Ixabeli:
- Ixabel, barkatu, baina nolatan irabazi didazu ahalko alde handiarekin, zein da zure sekretua?- galdetu zion Asierrek.
- Nik ez dut sekreturik Asier, baina gau osoa aritu naiz nire aizkora zorrozten!- erantzun zion algara artean Ixabelek.
Eta ahala bazan eta ez bazan, sar dadila kalabazan eta atera dadila, Euskal Herriko plazan!