Kontxako Bandera


Kontxako Estropadak

Zer gertatzen da irailaren
lehenengo bi igandeetan,
Zenbat kolore Donostiako
badia eta kaleetan.

Kontxan, arraun hotsa
boga boga mutil ta neska
arraunzale denak, gozatzen dutenak
Donostian arraun festa.

Paladaz palada, uberaz ubera
arraunari tira, guztiok batera,
bandera,
ederrena da bera,
Donostiako estropaden
perla zu zera.

Arraunlariak irteten dira
gogo biziz indarrean,
Giroa piztuz Urgullen, irlan
portuan, alde zaharrean.

Ranpara, iritsi eta hara
zenbat zale ta lagun,
bandera bakarrak astintzen du baina...
den-denak gara txapeldun.

Bandera,
ederrena da bera,
Donostiako estropaden
perla zu zera.

Paladaz palada, uberaz ubera
arraunari tira, guztiok batera,
bandera,
ederrena da bera,
Donostiako estropaden
perla zu zera.

Kon... kontxako estropada
kon... kontxako estropada


¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar