Lokotxaren kanta

Lokotxaren kanta

Zu, zu, zu... zu zara lokotxa

txikia eta motxa,

artoaren mototxa

lurrean etzaten dena.

zu zara,

korrika balantzan

saskiarekin dantzan

bertan lo geratzen dena

Soroan jaio nintzen ni,

zerura gora begira,

estalkiz inguraturik

ni arto nintzen jaio nintznetik.

Arto, artaburu tronpeta nirudien turururu

kanpora ezin begiratu,

eskutan goxo eginaz kantu

egin ninduten aletu.

Zu, zu, zu... zu zara lokotxa

txikia eta motxa,

artoaren mototxa

lurrean etzaten dena.

zu zara,

korrika balantzan

saskiarekin dantzan

bertan lo geratzen dena

Arropik gabe baina,

ez dut nik hotzik,

eskuek tapatzen naute,

eguzkitik eta itzal ilunetik.

Saskitik lurrera ta, bertatik berriz saskira

halaxe ibiltzen naiz, beti berdin ta bera

ospatuz garaipena eta onartzen porrota

saskian pozik nago ni, amaiekin elkartuta

Zu, zu, zu... zu zara lokotxa

txikia eta motxa,

artoaren mototxa

lurrean etzaten dena.

zu zara,

korrika balantzan

saskiarekin dantzan

bertan lo geratzen dena

¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar