Aurkezpena eta aurrezagutzak

Haurrei sega baten, aizkora baten, soka baten, lokotx batzuen, harri baten, arraun batzuen, trontzaren, etab. irudi handiak aurkeztu (eranskinetan duzue horretarako baliatu ahalko duzuen zenbait irudi). Adibidez: gelan asanblada egiten den lekuan lurrean jarri irudi horiek eta haurrek ea zer esaten duten itxaron. Horrela, lehenengo haurrei beren artean elkarrizketak sortzeko aukera eskaintzea gomendatzen dugu eta ondoren etorriko litzake hezitzailearen esku hartzea eta laguntza, hala nola, beren aurrezagutzak zein diren galdetuz (ea zer dakiten, zer ez dakiten, beren interesa zein puntutarainokoa den, etab.). Hortaz gain, hezitzaileak etxean herri kiroletarako materialen bat edukiko balu gelara eramatea interesgarria izango zen, lehenengo kontaktua zuzenekoa izateko. 

¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar