
Trontzaren kanta
Trontza jokoan
Ni naiz zerra ta nire kirola trontza
Egurrarekin izaten dut ezkontza (bis)
Hortza zorrotzak ta bi belarri,
egur gainean dantzan nabil ni (bis)
Zerra ta zerra, moztu ta moztu badoa egurra
Zerra ta zerra, moztu ta moztu, jendea oihuka
Zerra ta zerra, moztu ta moztu, trontzaren bihotza
Nork lehenengo ebakiko, hor dago koska
Luzea naiz ni eta gorputz argala
Gris koloreko margotuaz azala (bis)
Bi ertzetatik tira ohi didate
enbor zatiak erori arte (bis)
Zerra ta zerra, moztu ta moztu badoa egurra
Zerra ta zerra, moztu ta moztu, jendea oihuka
Zerra ta zerra, moztu ta moztu, trontzaren bihotza
Nork lehenengo ebakiko, hor dago koska
Aurrera eta atzera balantzaka
Egur tartean goxo nago etzanda (bis)
Frontoiak, plazak, denetan bero
Lagun ona naiz, ni jolasteko (bis)
Zerra ta zerra, moztu ta moztu badoa egurra
Zerra ta zerra, moztu ta moztu, jendea oihuka
Zerra ta zerra, moztu ta moztu, trontzaren bihotza
Nork lehenengo ebakiko, hor dago koska