Txinga ipuina.
Gaur egun edozein merkatu edo dendatan erosi dezakegu esnea, baina lehen zen ahalakorik eta esnea nahi bazen, baserrietako gizon eta emakumeek, esnesaltzailearen zain egon behar izaten zuten. Esnesaltzailearen lana, gogorra zen, oso goiz esnatu eta behiak jetzi behar izaten baitzituzten, ondoren esnea marmitetan satu eta herrian zehar banatzeko.
Mendiko herri txiki batean, hemendik ez oso urrun, baziren bi esne saltzaile, Joxe eta Antton izeneakoak. Joxek ganadu oso handia zuen, 100 bat behitik gora zituen bere zelai eta lurretan, bai eta baserri eder bat ere. Gure Antton laguna berriz, txabola txiki batean bizi zen, eta esnea kostata ematen zuten, bi behi besterik ez zituen ikuiluan barrena. Joxe tripagizena, bere esnea zein ona zen esaten ibiltzen zen beti.
- Nire behiek ematen dute herri hontako esnerik onena, bai eta litro gehien ere!- ohikatzen zeun Joxek.
Anttonek ezin zuen Joxek adina esne banatu, baina oso mutil saiatu zenez, egunero-egunero bere behiak jetzi eta atertzen zuen esnea alaitasun handiz banatzen zuen, pare bat marmita besterik ez baziren ere.
- Egun on Andrea! Tori gaur goizean jetzitako esne berria oparitzen dizut- esan zuen Anttonek.
- Oh, eskerrik asko Antton! Egunen batean behi asko izan eta herri osoan banatuko duzu, ziur nago.- erantzun zion herriko andreak.
Antton bere marmita hutsekin etxera zihoala, Joxe ikusi zuen bere behiei begira.
- Zer, hireak nahikoak ez eta nire behiak ostu nahi al dizkidak Joxe?- esan zion erdi haserre Anttonek.
- Zeintzuk, behi zahar hauek? Txuletak egiteko ere ez ditek balio eta!- erantzun zion algaraz Joxek.
- Aizak, nire behiek ez ditek hireek bezain beste esne emango, baina banetzen ditiadan marmitak hik baino alaiago eta azkarrago banatzen dizkiat!- esan zion Anttonek.
- Amets asko egiten duk hik Antton! Nire behi guztiak jokatzen dizkiat, ezetz bihar goizean marmitak nik baino lehen Mariaren etxera eraman.- proposatu zuen Joxek.
- Ongi da, bakoitzak bi marmita eraman beharko dizkik, bana eskuko.- Erantzun zion Anttonek.
Honela ba, apustua egin zuten Antton eta Joxek, ea bi marmita Mariaren etxera nork lehenago eraman. Hauxe zen, Antton itxaroten ari zen momentua. Apustua irabazten baxuen, txiroa izateari utziko zion eta behia asko edukita, herriko jende gehiago zoriontsu egiteko aukera izango zuen esnearekin. Anttonek irabazteko paln bat pentsatu zuen.
Hurrengo goizean behiak jetzi eta herriko plazan bildu ziren biak, bakoitza bere bi marmitekin. Martitek pisu handia zuten eta indar handia egin beharko zuten Mariaren baserrira iristeko.
- Bat, bi eta hiru! Onenak irabazi dezala.- Oihukatu zuen herriko gazte batek eta hau esatearekin batera norgeiagokari hasiera eman zitzaion.
Apustua hasi eta berehala, Anttonek aurrea hartu zuen eta Joxek berriz marmita eskuaetan eduki ezin, indarrak galdu zituela zirudien.
- Non dituk orain hire harroputzkeriak Joxe?- Galdetu zion Anttonek.
Antton Mariaren etxera Joxe baino lehena iritsi zen eta beraz, apustua irabazi eta Joxeren behiak bere egin zituen. Joxe sinetsi ezinik zegoen, eta Anttonen marmitak ireki zituen.
- Baina, baina... tranpa egin duk, hire marmitak ez zeudek beteta.- Esan zuen Joxek.
- Ez, Joxe, ez ginian esan marmitak goraino beteta egon behar ziteanik. Ez al huan esaten nire behian zaharrak ituala, bai hori bakarrik eman zidaten gaur goizean!-Erantzun zion Anttonek.
Anttoni ondo atera zitzaion bere plana, orain inoiz pentsa zezakeen baino behi gehiago zituen esne jezteko. Albaina ez zituen non sartu eta honela proposatu zion Joxeri.
- Begira Joxe nahi baduk, biok izan gaitezkek behien jabe eta batera lan egin herriak esne faltarik izan ez izateko. Baina, hemendik aurrera jendearekin jatorragoa izango haizela hitza eman beharko didak. Esan zion Anttonek.
- Eskerrik asko Antton. Nire hitza duzu. Erantzun zion Joxek.
Ordutik menduko herri txiki honetan Antton eta Joxe ospetxu egin ziren beren behiek ematen zuten esne onagatik eta marmitak etxeetara eramaten zituzten azkartasunagatik.Herriko jendea esker oneko bihurtu zen eta eguntik egunra zoriontsuago.