Zer da non

Ekintzaren izena: Zer da non?
Haur kopurua: 6
Hezitzaileak: 1
Haurren adina: 4-6-12
Helburuak:
 Elkarrekin eta elkarri lagunduz, taldekatzeak egitea lortzea.
 Ongi pasatuz, kooperazioan aritzea.
 Denek elkarrekin emaitza hobe bat lortuko dutela ikustea.
 Motibazioa eta aurrera egiteko nahia garatzea.
 Herri Kirolen inguruan informazio gehiago berenganatzea.
 Herri kirolariak ezagutuz, kirol horrekiko interesa piztea.
Indikadoreak:
 Talde sentimendua eduki duten ala ez.
 Erraz egin dituzte taldekatzeak ala ez.
 Gustura eta eroso sentitu diren ala ez.
 Errespetuz eta elkarri lagunduz aritu diren ala ez.
 Elkarrekin emaitza hobea lortu dutela ikusi duten ala ez.
 Motibaturik eta gogotsu jardun duten ala ez.
 Herri kirolen inguruan informazio gehiago bereganatu duten ala ez.
 Kirolarien berri izanez, kirol horrekiko interes handiagoa erakutsi duten ala ez.
Prozedura:
Jolasaren izenburua, goian aipatu bezala "Zer da non?" da. Izenburuak berak argitzen duen bezala, jolasaren egitekoa txartel bakoitza dagokion lekuan jartzea da. Txarteletan herri kirol zehatz batzuen izenak, horietarako behar izaten den materialaren irudiak, joko horietan ibiltzen diren jokalariak eta beraien izenak agertzen dira. Adibide bat jartzearren: Estropaden multzoan: arraun baten argazkia, bi kirolariren irudiak (bat emakumea eta bestea gizona), "estropada jokoa" hitza eta "Nagore Osoro" eta "Jose Luis Corta" arraunlarien izenak bilatu beharko dira (azken izen hauek iruidietan agertuko diren arraunlarienak izango dira eta horrela herri kirolarien izenei aurpegia jartzen joango dira haurrak eta beraien inguruan informatzen. Beraz, kirolari bakoitza zertan ibiltzen den, nola den kirolariaren izena eta zein instrumenturekin den abila jarri beharko da beheko argazkian ageri den bezala:
EKINTZA FITXA
*ERANSKINETAN MATERIAL HORI ESKURAGARRI.
Oharrak:
 Jolasa asko luzatzen dela ikusten badugu, edo zail egiten bazaie taldekatzeak egitea, laguntza eskaini beharko die hezitzaileak.
 Jolasean emakume zein gizon kirolariak bildu nahi izan ditugu, inor baztertu gabe eta edozein haurrek bere burua bertan islatua ikus dezan.
 Argazkiak zein hitzak, ordenagailuz egin, inprimatu, moztu eta plastifikatuak izan dira.
 Hori hasiera litzake, baina haurrak jolasean gustura dabiltzala ikusi ezkero, kirolari gehiago sartzea posible izango litzateke.
 Hitzak larriz idatziak izan dira, irakurtzea errazago izateko eta bide batez alderdi hau ere lantzeko.
 Jolas honek 4 urtekoentzat egokitzapena izan beharko luke, adibidez, haurrek irakurtzen ez badakite, paper idatziak kendu eta irudi bidezko jokoa bakarrik sustatu. Horrela, haurrak loturak egiten joango dira irudi bidezkoak izan arren.
 Nahiz eta jolasa taldekatze zehatz batzuk egiteko sortua izan, litekeena da haurrek beste taldekatze batzuk egitea. Hau da, kirolari guztiak elkarrekin, material guztia
EKINTZA FITXA
elkarrekin, etab. Hori eginez gero, haurrei askatasunez jokatzen utziko genieke, izan ere, jakina baita ez dagoela taldekatze modu bakarra egiteko aukera bakarrik.
Materiala:
 Espazio zabal bat txartelak argi eta garbi ikusteko.
 Txartelak. Jokoarekin hasteko proposamen bat: 5 txartel jokoen izenekin, 10 txartel kirolarien irudiekin, 10 txartel kirolarien izenekin eta 5 txartel kirol materialarekin.
Segurtasuna:
 Alde emozionala:
Taldean gustura daudela bermatu.
Errespetua bermatu, haurrak parte hartzera animatu.
Norbait ez badago eroso, ez behartu.
 Fisikoa:
Jolasa asko luzatuko balitz, egokitu eta laguntza eskaini.
Jolasa bukatu ondoren, jokoan ikusitakoaren inguruan hitz egin.

¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar